Nor naiz ni?   

Kaixo! eneko haritza naiz, euskara irakaslea eta haritza.eus webgunearen sortzailea.

1999an, EGA atera, eta aek-n irakasle izateko trebakuntza egin nuen. Irungo eta Iruñeko zenbait euskaltegitan irakasle aritu nintzen hainbat urtez. Irakasleen artean esperientziak partekatuz eta ikasleen aurrean praktikan jarriz, hantxe ikasi nuen irakasle izatea zer den.

Gipuzkoara itzulita, Ritxi Lizartzaren eskutik hitano ikastaroak ematen hasi nintzen, Maramaran itzulpenak egiten nituen bitartean. Irakasleei eta itzultzaileei hika egiten irakasten aritu nintzen, hala nola, euskaltegietan, Nafarroako Administrazio Publikoko Institutuan, Bagera euskaltzaleen elkartean… Garai hartan, euskararen C2 maila lortu nuen.

Ondoren, etengabeko lan trebakuntzan hasi nintzen, Cei-ren bitartez zenbait enpresetan euskara eskolak ematen, eta etxean eskola partikularrak emanez eta ipuin kontalari gisa osatzen nuen lanaldia.

Gaur, euskara ikasten ari den jendeak denbora aldetik dituen mugak eta arreta pertsonalizatuaren beharra ikusita, Internet bidez eskola partikularrak ematera bideratu dut neure jarduna, ikasleei azterketak gainditzen laguntzeko eta euskara eskuragarriagoa egiteko.