HITANOA

MUGA MORFOSINTAKTIKOAK

 

Neutroko hikako eta alokutiboko hitanoko adizkia bereiztu beharra dago:

– Neutroko hikako adizkiek ez dauzkate ondoren zehaztuko ditugun alokutiboaren muga morfosintaktikoak.
– Hasteko, gogora ekarri behar da alokutiboa ez dela 2. pertsonarekin erabiltzen.

 

Alokutiboko adizkiak adierazpen perpaus nagusietan erabili behar dira.

Baiezkoetan eta ezezkoetan, baita zalantzazkoetan ere.

 

Galderetan eta harridurazko perpausetan ez da erabiltzen.

 

Aginterazkoetan ezin da erabili:

– Bigarren pertsonari ez dagokiolako alokutiboa.
– Hirugarren pertsonari ere ez dio eragiten:

Hark egin beza agindutakoa.

– Subjuntiboarekin osatzen diren 1. eta 3. pertsonen kasuan ere ez:

Isil daitezela!

 

Menpeko perpausetan ez da erabiltzen:

– Konpletiboetan:

Esan dik etorriko dela.

– Zehar galderetan:

Esaiok nolakoa den.

– Erlatibozkoetan

Galtza gorriak dituen mutila etorri duk.

– Denborazkoetan:

Ikusi duenean, harrituta gelditu dun.

– Kausazkoetan:

Nahi dudalako egin dinat.

-eta’ modukoak salbuespena dira, koordinazio kopulatiboaren oihartzuna direlako:

Nola ezetz? Berak esan din eta!

– Baldintzakoetan:

Euria egiten badu, etxean geldituko gaitun.

OHARRA:

Denetariko adibideak topa ditzakegun arren, adierazpen perpausetik kanpoko erabilera erabat asimetrikoa da, bai euskalki
mailan, bai hiztun mailan, eta bai adizki mailan ere.

Ikusi PDFa