HITANOA

HITANOA NOLA OSATZEN DEN

 

ARAU NAGUSIA

Neutroko adizkiaren amaiera –k/n pertsona markak jarri behar dira.

noa>noak/n
nago>nagok/n
zaizkie>zaizkiek/n

ALDAKETA OSAGARRIAK
– Aditz erroaren amaieraren arabera, loturazko bokala erantsi behar da: –e– singularrean, –a– pluralean.

nabil>nabilek/n
goaz>goazak/n

– Orainaldian, 3. pertsonaren hasierako d– pertsona marka z– bihurtzen da, IZAN eta UKAN aditzetan izan ezik:

dezake>zezakek/n
diote>ziotek/n

Baina:

da>duk/n
du>dik/n
daiteke>daitekek/n

– IZAN aditzak UKAN aditzaren egituraketa hartzen du (salbuespenekin).

naiz>nauk/n
ginen>gintuan/nan
litzateke>lukek/n

Baina:

daiteke>daitekek/n

– UKAN aditzaren –u– erroa EDINen –i– bihurtzen da.

dute>ditek/n
ditu>ditik/n

– Adizki trinkoetan, loturazko bokala A ala E izatea aukera daiteke (aukera mantendu behar da).

dago>zagok/n-zegok/n
darabil>zarabilek/n-zerabilek/n

 

ARAU NAGUSIA BI KASUTAN EZ DA BETETZEN
– Lehenaldian: iraganaren –n marka izango da azkena, eta alokutiboaren –n/k marka haren aurretik joango da, beharrezko aldaketa fonetikoarekin.

zitzaidan>zitzaidaan/nan
nien>niean/nan

– Orainaldian, Nor-nork eta nor-nori-nork kasuetan, nork 1. pertsona denean (sg/pl) eta nor 3. pertsona denean (sg/pl), nahasketarik ez
gertatzeko, alokutiboaren marka nork kasuaren markaren aurrera ekarriko dugu, beharrezko aldaketa fonetikoarekin.

dugu>diagu/dinagu (*diguk/n)
diet>zieat/nat (*ziedak/n)

Ikusi PDFa