HITANOA

HIPERZUZENKETA

 

Euskalki batzuetan, estandarrean saihestu diren hainbat neutralizazio egiten dira, eta adizki homonimoak sortzen.

Adizkiaren pertsona-marken ordenaren arabera:

Dizute > dinate / diate      (hikako neutroan)
Dute > dinate / diate      (alokutiboan)

Pluralgilearen arabera:

Dizkizut > dizkinat /dizkiat      (hikako neutroan)
Ditut > dizkinat /dizkiat      (alokutiboan)

Euskalkian zuzenak izan daitezkeen arren, estandarrean ez dira hala osatzen. Eta euskalkiaren erabilera horiek estandarrerako zuzentzean, hikako adizki neutroak ere aldatzera jo ohi da, hiperzuzenketa eraginez.

 

Osagaiaren ordena adizkiaren barruan

Euskaltzaindiaren hitanorako gomendioen, eta onartutako adizki taularen arabera, alokutiboaren pertsona-markak bukaeran joan behar du. Beraz:

Dute > diten/k (* dinate / diate)
Nuke > niken/k (* ninake/niake)

Hau barneratuta, taula neutroko hi kasuko adizkia okerra delakoan, zuzena dena nahasten du zenbaitek:

Dizute > dinate/diate (* diten/k)
Nizuke > ninake/niake (* niken/k)

 

Pluralgilearen nahasketa (it/zki)

Alokutiborako pluralgilea it da. Beraz:

Ditut > ditinat / ditiat (* dizkinat / dizkiat)

Baina aditzaren taula neutroan zki pluralgilea dugu, eta aurrekoari segika hi kasurako hura aldatzea okerra da:

Dizkizut > dizkinat/dizkiat (* ditinat/ditiat)

 

Pluralgilearen nahasketa eta ordena-mailakoa elkartzen direnean

Dituzte > ditizten/k (eta ez * dizkiten/k, plurala nahastuz) > (ezta * dizkinate/dizkiate ere, plurala eta ordena nahastuz).

Baina, hortik, hiperzuzenketa dator:

Dizkizute > dizkinate/dizkiate (eta ez * ditiate/ditinate, plurala hiperzuzenduz) > (ezta * ditizten/k ere, plurala eta ordena hiperzuzenduz).

Ikusi PDFa