HITANOA

HIPERHITANOA

 

Zer da?

– Hikako adizkietan, generoa bereizteko, “hi” pertsona-marka hasieran duten adizkiei erdian edo bukaeran ere n/k alokutiboaren pertsona marka eranstea.
– Mendebaldeko euskalkietako tradizioetan oinarri sendoa badu ere, ez da zuzena estandarrean.
– Toka ari garela, batzuetan aldaketa fonetikoa egiten da eta beste batzuetan ez.

1) Hitanoaren pertsona-marka adizkiaren amaieran:

Zenuke > huke > huken/k

2) Hitanoaren pertsona-marka adizkiaren erdian (gehienetan noka kasuan):

Zaitut > haut > haunat
Zenuke > huke > hunake/ huake

 

Ondorioak

– Asimetriak:

Zenuke > huke > hukek/hunake      (toka, bukaeran; noka, erdian)
Zaitut > haut/haunat      (noka, hiperhitanoa; toka, ez)
Huake eta huen      (genero bakarrean: hik egingo huake – hiperhitanoa // hura izango huen (G) – hiperhitanorik gabe)

– Homonimia:

1. Hik egingo huke (bald.) > huken (noka, hiperhit.)
2. Hik egin huen (iragan.) > huken (toka, aldaketa fonetikorik
gabe)
3. Hala izan huen ((G) iragan..) > huken (toka, aldaketa fonetikorik gabe)

– Paradigma osatzea:

Hintzen > hintzean/hintzenan – Ondorioz: ninduan > nintzean/nintzenan

 

Hiper hiperhitanoa

– Adizkiak solaskidearen generoa bereizita ere, hiperhitanoa eraikitzea, bukaeran –n/k pertsona marka duten adizkien gainean:

Gaitun > gaitunan

– Oso asimetrikoa da, askoz ere garatuago baitago noka saileko adizkietan toka sailekoetan baino:

Gara > gaitunan/ gaituk

– Bukaerako –n/k pertsona-markaren gainean egiten denez, berdin egiten da hikako adizkietan zein hitanokoetan:

Hik gu ikusi gaitun > gaitunan (Hika neutroa)
Nik hura ikusi ninan > ninenan (Hitano alokutiboa)

Erabilera bereziak: (h)akion/k

– Euskal literaturaren tradizioan oso errotuta dago
– Oso asimetrikoa da, nahiz eta batzuetan noka agertu, batez ere toka agertzen baita, baina ez noka.
– Hiperhitanoa izateaz gainera, gramatikalki ez da zuzena, Nor-Nori erabiltzen baita Nor-Nori-Nork behar zuen lekuan.

Bera eroriko duk, ez hakiok bultza.

 

Oharrak

– Hiperhitanoa erabiltzen duenak, batez ere, eta ia sistematikoki, lehenaldian erabiliko du, eta menpekoetan (bai lehen, bai orainaldian).
– Bilakaera fonetikoak:

Noka: Hintzen > hintzenan > hintzanan
Toka: Hintzen > hintzean > hintzaan > hintzan > hintzaban

 

Ikusi PDFa