HITANOA

HIKAKO ADIZKIAK, MOLDE NEUTROKOAK

Hikako adizkiak molde neutroko aditz paradigmari dagozkio. Beraz, ‘zu’ pertsonaren marka agertzen denean, ‘hi’ pertsonaren marka jarriko dugu:

– Pertsona marka aurrean agertzen denean (*zu plurala da)

zaitut > haut           zoaz > hoa

– Pertsona marka atzean agertzen denean 

nauzu > nauk/n           didazu > didak/n

– Pertsona marka tartean agertzen denean, aldaketa fonetikoa* egin beharra dago (*k > a; n > na)

dizut > diat/dinat           zizun > zian/zinan

 

Alokutiboan ari garenean, hikakoak ere erabili behar dira:

*Ni nauk eta zu zara
*Ni naiz eta hi haiz
Ni nauk eta hi haiz

Ikusi PDFa