HITANOA

ALDAKETA FONETIKOAK

 

Hitanoko eta hikako adizkietan pertsona-markek eragiten dizkiguten aldaketak:

T + N/K > DA + N/K

dit > zidak/zidan
zait > zaidak/zaidan

Gainera, adizki neutroetan bezala, -(e)la edo –(e)n eranstean T > DA bihurtzen da.

dizkiat > dizkiadala
diat > diadan

N/K + T (edo GU…) > NA/A + T (edo GU…)

diot > zioat/zionat

Euskalkietan:

zaik + (e)n (erl.) > zaiken      (batuan: zaian/zainan)

Gip. Eta Lap.:

dun/k + (e)la > dukala/dunala     (batuan: duala/dunala)

Beste lege fonetiko batzuk:

Alokutiboaren marka aurreratzen den salbuespenezko kasuetan: A + A > AA

Lehenaldiaren kasuan:

zizkidan > zizkidaan/zizkidanan
zitzaidan > zitzaidaan/zitzaidanan
(Euskalkietan: zizkidaken, zitzaidaken, zidanen, zitzaidanen…)

Nork 1. perts. eta nor 3. perts. denean:

daukat > zaukaat/zaukanat
(Euskalkietan: zeukat, zeukeat, zeukiat…)

Ahoskera alorreko beste aldaketa batzuk (lekuan lekukoak):

Aditza eta aditz laguntzailea segidan ahoskatzeko garaian (adibidez, «etortzen haizenean»), aditz nagusiaren –N kentzen da.

etortze_haizenean
joate_haiz

Ezezko esaldietan:

1. Hikako marka aurrean duten adizkiekin, ezezkoaren –Z ez da ahoskatu izan:

ez haiz > ehaiz (edo eyaiz)

2. Aditz laguntzailea Z-z hasten denean, -TZ-z elkartzen dira biak:

ez zioat > etzioat

Kontrakzio fonetikoak:

Ahozko erregistroan, lekuan lekukoak egiten dira:

ez ezak > etzak
zioat > ziot
zieat > ziet
zeukaat > zeukat

 

Beste:

nian> niken
nengoan> nioken

Ikusi PDFa