Zaintza lanak

Asko dira zaintza berezia behar duten pertsonak. Jaioberriengandik hasi eta adinekoenganaino, gaixorik egon edota ezintasunak dituztenak barne. Hala ere, pertsona horiek zaintzen jarduten dutenek ez ohi dute, askotan, merezi duten errekonozimendua, eta baldintza kaxkarretan bete behar izaten dute beren lana“.

Egitekoa:
Idatz ezazu egunkarirako artikulua zeure iritzia emanez.
Idatzi horretan, zeure ikuspegia azaldu eta zaintza lanetan aritzen direnen lana aitortzea eskatuko diezu herritarrei, eta lan baldintzak hobetzeko, berriz, agintariei.
Gutxienez, 300 hitz idatzi behar dituzu.

 

Iritzia emateko eta gaia garatzeko, nahi izanez gero, ondoko puntu hauek erabil ditzakezu:
Zaintza lanetan aritzen den jende askok ez du inolako soldatarik jasotzen, ez delako lantzat hartua izaten.
• Soldatapean aritzen diren gehienek ez dute askorik irabazten, eta kontraturik gabe lan egin behar izaten dute.
• Gehienbat emakumeak arduratu izan dira lan horietaz.
• Zaintza lanak beste edozein lanen aitortza merezi du.
• Askotan, 24 orduko lana izaten da, eta pertsona bakar batek egin behar izaten du.
• Zaintza berezia behar duten pertsonek kalitatezko zerbitzua merezi dute.