20 minutu, prestatzeko; 5 minutu, hitz egiteko.

Txertoa, derrigorrezkoa?

Telmo Hartza
haritza.eus

AEBn eta Europan gertatzen ari den elgorri-agerraldiak errealitate triste bat baizik ez du erakusten:
ia desagertutzat jotzen zen gaitz bat indarrez itzultzen ari dela. Gerrek, pobreziak, herrialde
batzuetako txerto faltak eta txertoen aurkako mugimenduak gaixotasun kasuak areagotu dituzte.
Txertoaren aurkako mugimenduarekin batera, txertoa derrigortzearen aldeko ahotsak indarra
hartzen ari dira. Baina badira zenbait arrazoi txertoa derrigor jartzea zalantzan ipintzen dutenak.
Gaur egun, gobernuak jada badauka txertoa derrigortzeko eskumena. Gainera, txertoa jartzea
derrigorrezkoa izan gabe, gaur egun %95k hartu ohi du, eta derrigortzeak txertoen aurkako
mugimendua indar dezake, debekuak pizten duen kontrakotasunagatik.

 

Gaia prestatzeko:
– Zer dio kazetariak?
– Zein ideia azpimarratuko zenuke?
Eman zure iritzia:
– Zer diozu gaiaz?
– Nola egin dakieke aurre gaitzei?