20 minutu, prestatzeko; 5 minutu, hitz egiteko.

Transexualak emakumeen kiroletan, emakumeak kaltetu?

Ane Mikel Beragoitia
haritza.eus

Egunkariko kirol atalean izenburu hau agertu da agertu zen: “Transexualak emakumeen kiroletan?
Kalterik baino ez”. Ondoren, Martina Navratilova tenislari ohiaren elkarrizketa zegoen. Haren
aburuz, transexualek kalte egingo dute emakumeen kirolean.
Pertsona bakoitzak erabaki dezake zer sexuko pertsona izan nahi duen; baina kirolaren arloan,
fisikoa dela eta, desberdintasun handiak daude bi sexuen artean. Transexualek kirolean parte
hartu nahi dute, eta eskubidea daukate. Zergatik ukatu kirola praktikatzea?
Aldaketei ez zaie beldurrik izan behar; gainera, mende iraultzaile batean bizi gara. Ziur aski,
transexualek ez lukete emakumeen kirola kaltetuko. Egia da fisikoa ezaugarri nabarmena dela,
baina kirolean kategoria desberdinak aurki ditzakegu; modu horretan, emakume bakoitzak bere
mailan lehia dezake. Kategoria horietan, pisua kontuan hartzen dute; beraz, emakume guztiek
baldintza berberetan jokatuko lukete.
Beste irteera bat izango litzateke gizonak eta emakumeak batera lehiatzea; horrela, liskarrak eta
zalantzak ezabatuko genituzke. Arazoak bukatu lirateke, eta bakoitzak bere arerioa hautatuko luke.
Berdintasuna denak batera lehiatzea da.

 

Gaia prestatzeko:
– Zer dio kazetariak?
– Zein ideia azpimarratuko zenuke?
Eman zure iritzia:
– Zer diozu gaiaz?
– Nola egokitu litezke genero eta sexu aurrerapenak kirol munduan?