Robotak langile

Teknologia berriek, robotikak eta adimen artifizialak gure lana ordezkatzen duten heinean, gero eta jende gehiago langabezian geratzen ari da. Gasolindegietan, saltokietako kutxazainetan, tren geltokietako lehiatiletan… pertsona bat zegoen lekuan, makina bat daukagu, bezeroaren gain lan gehiago eta buruhauste handiagoak ezarriz eta zalantzak argitzeko aukerarik gabe

Egitekoa:
Idatz ezazu egunkarirako artikulua zeure iritzia emanez.
Idatzi horretan, zeure ikuspegia azaldu eta makina eta roboten erabilera mugatzeko eskatuko diezu enpresariei eta agintariei.
Gutxienez, 300 hitz idatzi behar dituzu.

 

Iritzia emateko eta gaia garatzeko, nahi izanez gero, ondoko puntu hauek erabil ditzakezu:
• Munduan, milioika lanpostu galduko dira.
• Nahiz eta lanpostu berriak sortu, jadanik helduak diren langileek egokitzeko eta trebatzeko denbora bat beharko dute, eta askorentzat ezinezkoa izango da.
• Honek aurrera eginez gero, hiritarrek gutxieneko diru-sarrera bat bermatuta eduki behar lukete.
• Teknologia berriak ezarri, bai, baldin eta lanposturik galtzen ez bada.
• Makinek, askotan, arazo teknikoak izaten dituzte, eta bezeroa salduta geratzen da.