20 minutu, prestatzeko; 5 minutu, hitz egiteko.

Marihuanaren legeztatzea

Roberto Nesta
haritza.eus

Marihuana droga ilegalik kontsumituena da munduan (hirugarrena, droga guztien artean, tabakoaren
eta alkoholaren atzetik), eta osasun-, gizarte- eta kriminologi-eragina benetan handia da. Orain arte
ezarri diren politika murriztaileak ez dute aurreikusitako ondoriorik izan: kontsumoak, ekoizpenak
eta salmentak ez dute behera egin, gora baizik.
Marihuanaren legeztatzearen aldekoek hainbat argudio mahaigaineratu ohi dituzte; besteak beste,
zenbait gaitzei aurre egiteko baliagarria dela eta ekonomia susta dezakeela, zergetan jasoko
litzatekeen diruagatik. Baina, bestalde, ezin uka daitezke ondorio kaltegarriak: kontsumoa gaitz
psikiko eta fisikoekin lotuta dago; menpekotasuna sortzen du, eta delinkuentzia txikiarekin lotuta
dago.
Beharbada, erdiko irtenbide bat bilatu beharko litzateke, debekuan oinarritzen ez dena eta
ekoizpena, salmenta eta kontsumoa arautuko dituena.

 

Gaia prestatzeko:
– Zer dio kazetariak?
– Zein ideia azpimarratuko zenuke?
Eman zure iritzia:
– Zer diozu gaiaz?
– Nola konpon litezke marihuanarekin lotutako arazoak?