Klima aldaketa

NBEko adituek diote 2100erako itsas maila metro bat igo daitekeela eta klima aldaketak ozeanoetan izango dituen eraginak milioika pertsonek bizilekua aldatu behar izatea ekar dezakeela. Egoera larri honi aurre egitea eskatzen duten ahotsak gero eta ozenagoak dira, eta agintariei esku hartzea eskatzen diete.

Egitekoa:
Idatz ezazu egunkarirako artikulua zeure iritzia emanez.
Idatzi horretan, zeure ikuspegia azaldu eta egoerari aurre egitea eskatuko diezu agintariei.
Gutxienez, 300 hitz idatzi behar dituzu.

 

Iritzia emateko eta gaia garatzeko, nahi izanez gero, ondoko puntu hauek erabil ditzakezu:
• Klima aldaketa gertatzen ari dela begibistakoa da, eta datuek berretsi egiten dute.
• Guztion artean eman behar zaio buelta egoera honi, baina gizarteak, enpresa handiek eta agintariek ez dute ardura bera.
• Gero eta jende gehiago ari da agintarien esku hartzea eskatzen; Etorkizunaren Aldeko Ostiralak mugimendua honen adierazle da.
• Agintariek goi bilerak egiten dituzte, baina ez dituzte erabaki eraginkorrak hartzen.
• Lehorteak, uholdeak, suteak, izozteak… areagotzen ari dira urtetik urtera.
• Honela jarraituz gero, gizadi osoa egoera larrian egongo da.