Hezkuntza premia bereziak

Duela urte asko ireki zitzaizkien ikastetxe arruntetako ateak premia bereziak dituzten haurrei. Ikasteko zailtasunak dituzten ikasle horientzat irtenbidea bilatzeko, ohiko neurriak ez dira nahikoa izaten, eta, erantzun egokia eman ahal izateko, ikastetxeek ez dituzte baliabideak izaten, askotan.

Egitekoa:
Zu herriko eskolako gurasoen elkarteko arduraduna zara, eta hezkuntza sailburuari gutuna idatziko diozu, ikasle horiek aurkitzen dituzten zailtasunak azalduz, eta ikastetxeei baliabide gehiago eskaintzeko eskatuko diozu.
Gutxienez, 300 hitz idatzi behar dituzu.

 

Gaia garatzeko, nahi izanez gero, ondoko puntu hauek erabil ditzakezu:
– Asko dira premia bereziak izatearen kausak: adimenarekin lotutako arazoak, bazterketa soziala, desgaitasun fisikoak…
– Irakasleek ez dute behar bezalako formazioa honi guztiari aurre egiteko.
– Ikasgelan arazoak sortu ohi dira.
– Konponbide desberdinak bila daitezke: hezitzaileak jarri, material berezia eskaini, talde bereziak sortu…
– Orain arte egindakoak emaitzak eman ditu, baina hobetu beharra dago.
– Hezkuntzak ikasle guztien beharrei erantzun behar die.