20 minutu, prestatzeko; 5 minutu, hitz egiteko.

Heriotza zigorra

John BC
haritza.eus

Alderdi politiko batek heriotza-zigorra ezartzea proposatu du. Zigor hori munduko hainbat
herrialdetan ezartzen da oraindik. Batzuek beharrezkoa eta bidezkoa dela diote; beste batzuek,
aldiz, mendeku-gosez eragindako krimena. Argudiatu dutenez, zigor horren helburua gaizkileen
kopurua murriztea izango litzateke, xedea izanik kriminalen artean beldurra sortzea.
Baina zenbait herrialdetan heriotza-zigorra ezarri arren, gaizkile kopuruak ez du behera egiten.
Hortaz, neurri hori ez da eraginkorra; ez du behar duen eragina sortzen.
Zigorren xedeak bergizarteratzea izan behar luke. Kriminalitate gutxien duten herrialdeek
bestelako zigor ereduak ezartzen dituzte. Gaur egun, baliabide eta irtenbide asko dauzkagu
eskura; zigor gogorrenak ez du zertan eraginkorrena izan.
Bai bizitza, bai heriotza eskubideak dira; inork ez luke erabaki behar beste norbaitek noiz hil edo
noiz bizi behar duen.

 

Gaia prestatzeko:
– Zer dio kazetariak?
– Zein ideia azpimarratuko zenuke?
Eman zure iritzia:
– Zer diozu gaiaz?
– Nola egin beharko litzaioke aurre gaizkiletzari?