20 minutu, prestatzeko; 5 minutu, hitz egiteko.

Graffitiak, pintadak: artea, komunikazioa, zikinkeria…?

Pablo Pablito
haritza.eus

Gure inguruan, gero eta arte gehiago aurki dezakegu, baina arte-adierazpen guztiak ez dira artetzat
onartzen. Graffitiak eta pintadak arruntak dira gure gizartean, baina ez dira oso gustukoak.
Jende gehienak zikinkeriatzat hartu ohi ditu graffitiak, baina oker daude. Graffitiek ezaugarri asko
adierazten dituzte; adibidez, adierazpen askatasuna, legez kanpoko komunikazioa… Gazte askok,
arte honi esker, euren bizitza salbatu dute, hots, drogetan edo lapurretan ibili ordez, kaleetan
margotzen aritu dira. Bide txarretik ateratzeko aukera bat da. Honek guztiak ez du esan nahi graffiti
egile guztiak bizitza gogor bat izan dutenik, baina batzuetan horrelako kasuak aurkitzen ditugu.
Maiz, gazteei zuzendutako publizitatean graffitien irudiak erabiltzen dira, bai baitakite haien arreta
modu horretan harrapatuko dutela.

 

Gaia prestatzeko:
– Zer dio kazetariak?
– Zein ideia azpimarratuko zenuke?
Eman zure iritzia:
– Zer diozu gaiaz?
– Zein egoera eta tokitan onartuko zenituzke Graffitiak eta zeinetan ez?