DEKLINABIDE ARIKETA 1

1. Txakur ______ eman diote hezurrik handiena.

a) honeri b) hauei c) honi

2. ______ eta besteak bide bera aukeratu zuten.

a) Batek b) Batak c) Bat

3. Kamiseta hau _____ oparitutakoa da.

a) zuk b) zugatik c) zugandik

4. ____________ hartu behar da mahaia?

a) Zenbatentzat b) Zenbatarentzat c) Zenbati

5. ______ alde jartzea nahi baduzu, konbentzitu egin beharko nauzu.

a) Zu b) Zure c) Zurekin

6. Bi ________ ziren, nor baino nor egoskorragoa.

a) anai b) anaiek c) anaia

7. Dendara joan behar duzu, goizean enkargatu dudan _________ bila.

a) ogiaren b) ogi c) ogien

8. Berriro ere ______________ izendatu dute, zoritxarrez.

a) lehendakaritzat b) lehendakari c) lehendakariz

9. Elefante hegalari _________ omen zebiltzan haur parkean.

a) batzuek b) batzu c) batzuk

10. __________ izan dira tomaterik ederrenak.

a) Guretzako b) Guretzat c) Gutzako