DEKLINABIDE ARIKETA 3

1. Errealeko bi _______________ izan ziren sari bereziak.

a) jokalarirentzat b) jokalarirentzako c) jokalaritarako

2. ________ eske bazatoz, jai daukazu!

a) Dirua b) Diru c) Dirurik

3. Ohitura xelebre horiek _______________ jaso ditu.

a) amaginarrebarengandik b) amaginarrebari c) amaginarrebagatik

4. Halako gezurrak esaten zituen, sudurra ___________ handitzen baitzitzaion.

a) Pariseraino b) Paris arte c) Parisenganaino

5. Hor kanpoan dauden bi __________ zure bila etorri dira.

a) lagunek b) lagunak c) laguna

6. Gaztelu __________, herensuge beldurgarri bat bizi zen.

a) hartan b) haretan c) harretan

7. Datorren __________, Kontxik hiru urte beteko ditu.

a) hilabetean b) hilabetetan c) hilean

8. Espero izatekoa da sarrerak ___________ erostea.

a) Mikelek b) Mikel c) Mikela

9. Denoi gustatzen zaigu entzunak izatea _______ egiten dugunean.

a) hitzak b) hitza c) hitz

10. Eztul horrekin jarraitzen baduzu, _______________ joan beharko duzu.

a) medikuarenera b) medikura c) medikutara