Bidegorriak

Gero eta jende gehiagok erabiltzen du bizikleta hiri barruko desplazamenduetarako, autoa baztertuz. Bidegorri sareak asko hedatu dira, eta hainbat lekutara iristeko aukera ematen dute. Baina garraio mota hau aukeratzen duten erabiltzaileak zenbait arazori aurre egin beharrean daude, oraindik.

Egitekoa:
Zu txirrindularia zara, eta herriko alkateari gutuna idatziko diozu, bizikletaz mugitzean aurkitzen dituzun oztopoak azalduz. Ibilgailu horrek dauzkan abantailak aipatuko dizkiozu, eta arazoak konpontzeko eskatuko diozu.
Gutxienez, 300 hitz idatzi behar dituzu.

 

Iritzia emateko eta gaia garatzeko, nahi izanez gero, ondoko puntu hauek erabil ditzakezu:
Bidegorrietan oinezkoak ibili ohi dira.
– Hiriko zenbait auzo eta leku esanguratsutara ez da iristen.
– Edukiontziak, zuhaitzak, autoak aparkatuta… aurkitzen dira.
– Bizikletak ez du kutsadurarik sortzen, isilak eta garbiak dira.
– Bidegorriak baldintza onetan egonez gero, txirrindulariak ez lirateke espaloietan ibiliko.
– Bizikleta sustatzeak biztanleen osasuna hobetuko luke.