Auto elektrikoak

Ohiko autoek kalte ugari eragin arren, auto elektrikoen salmenta eta erabilera oso mugatua da oraindik. Renove planen bidez, erakundeek dirulaguntzak eskaintzen dituzte auto elektrikoak sustatzeko, baina betiko autoak erostea merkeago ateratzen da, auto elektrikoek dauzkaten prezio altuak direla eta.

Egitekoa:
Auto berria erosteko asmoa duen herritarra zara, eta industria eta ingurumen sailburuari gutuna idatziko diozu, ohiko autoen kalteak eta auto elektrikoen onurak azalduz, eta agintariek ahalegin handiagoa egin dezaten eskatuko diozu.
Gutxienez, 300 hitz idatzi behar dituzu.

 

Gaia garatzeko, nahi izanez gero, ondoko puntu hauek erabil ditzakezu:
Ohiko autoek poluzio handia eragiten dute, eta hiritarrei biriketako gaitzak eragiten dizkiete.
– Ohiko autoek eragiten duten zarata ere kutsadura da; hiri lasaiagoak merezi ditugu.
– Gas emisioak onartezinak dira bizi dugun klima larrialdian.
– Aditu askok diote petrolioa laster bukatuko dela, eta prezioak ikaragarri handituko direla.
– Hedabideetako publizitateak ohiko autoak erostera bultzatzen gaitu.
– Petrolioz mugitzen diren autoek gizarteari kalte handiak eragin arren, ez dute inolako zigorrik jasotzen..