20 minutu, prestatzeko; 5 minutu, hitz egiteko.

Armen salmenta

Haritz Ezkurra
haritza.eus

Berriki, Espainiako alderdi politiko batek armen salmenta legeztatzea proposatu du iritzi
publikoaren aurrean. Badirudi azken boladan indarkeriak gora egin duela gure artean, eta honi aurre
egiteko hiritarrek defendatzeko eskubidea dutela aldarrikatu du.
Proposamen horrek aurrera egingo balu, kaleko banda kriminalen mende egongo ginateke. Izan ere,
armak saltzen diren herrialdeetan hilketa ugari egoten dira. Aski ezagunak dira AEBn aldiro izaten
diren gertakariak, eta jakina da eskoletan arma detektagailuak jarri behar izan zituztela sarraskiak
eragozteko. Armak ez dira gozokiak, ezin dira saltokietan saldu. Armak hiltzeko tresna dira. Inolako
azterketa psikologikorik gabe edonori armak saltzea oso arriskutsua da; ezbeharren bat gerta liteke.
Jendeak susmorik txikiena edukitzean tirokatuko luke.
Indarkeriari aurre egiteko, segurtasun gehiago jarri beharko litzateke; horrela, armak ez lirateke
beharrezkoak biztanleen artean.

 

Gaia prestatzeko:
– Zer dio kazetariak?
– Zein ideia azpimarratuko zenuke?
Eman zure iritzia:
– Zer diozu gaiaz?
–┬áNola ekidin liteke gaizkileen indarkeria?