Apustu etxeak

Enpresa batek, berriki, herrian polemika sortu duen apustu etxea zabaldu du. Herritar batzuek protesta egin dute inaugurazio ekitaldian. Udalak ere kezka agertu du joko aretoak herrian izan ditzakeen ondorioengatik. Izan ere, ludopatiak gizartearen %2ri eragiten dio.

Egitekoa:
Idatz ezazu egunkarirako artikulua zeure iritzia emanez.
Idatzi horretan, zeure ikuspegia azaldu eta ludopatiaren aurkako neurriak hartzea eskatuko diezu agintariei.
Gutxienez, 300 hitz idatzi behar dituzu.

 

Iritzia emateko eta gaia garatzeko, nahi izanez gero, ondoko puntu hauek erabil ditzakezu:
• Ludopatia adikziotzat jotzen da, eta drogekiko menpekotasunarekin antzekotasun handiak dauzka, hala nola, tolerantzia garatzea, abstinentzia sindromea…
• Izan ditzakeen eraginak: depresio-maila handiak, alkohola eta beste substantzia batzuk kontsumitzea, antsietatea, osasuna galtzea, bai eta norberaren burua hiltzeko joera ere.
• Geroz eta gehiago nahian, kalteak eragiten ditu bizitza pertsonalean, familian, lanean eta aisialdian.
• Apustu etxeak ugaritu direnetik, ludopatia jasaten duen pertsona kopurua ikaragarri handitu da.
• Demostratuta dago jokoa eskura edukitzea, eta erraz edukitzea eskura, adkzioa sortzeko bidea dela.
• Masa-idoloak horrelako publizitatea sustatzen ikusteak, hala nola futbol- edo saskibaloi-jokalariak, gazteen artean ondorioak ditu