Animaliekiko tratua

Gizakion onurarako erabiltzen diren animaliak oso baldintza gogorretan bizi behar izaten dute, eta, askotan, tratu txarrak jasaten dituzte. Elikagaiak ekoizteko, zientziaren garapenerako, kosmetikoak sortzeko, aisialdian… Kaiola estuetan bizitzera eta kalte fisikoak pairatzera kondenatzen ditugu. Azken urteetan, animalien erabilera hauen kontrako ahotsak ugaritzen ari dira.

Egitekoa:
Idatz ezazu egunkarirako artikulua zeure iritzia emanez.
Idatzi horretan, zeure ikuspegia azaldu eta animaliei tratu duina emateko legeak egitea eskatuko diezu agintariei.
Gutxienez, 300 hitz idatzi behar dituzu.

 

Iritzia emateko eta gaia garatzeko, nahi izanez gero, ondoko puntu hauek erabil ditzakezu:
Animaliek ez dute zertan pertsonontzat onartzen ez dugun tratua jaso.
• Gizartea arazo honetaz ohartarazteko kanpainak bultzatu beharko lirateke.
• Animaliak gugandik hain desberdinak izanik, haiekin esperimentatzeak badu zentzurik?
• Animaliak ondo zaintzen direla bermatuko duen ikuskatze berezia egon beharko litzateke.
• Animalien erabilera ezinbestekoa den kasuetan ere, tratua hobe daiteke.
• Tratu txarrak, askotan, gure dibertsio hutserako eragiten dira.