10 minutu dituzu gaia prestatzeko

Gaia: Oporrak

Argazkiak: hondartza tropikala; Santiago Bidea; jendetza Venezian.

Egitekoa
Oporretan, atseden hartzea eta deskonektatzea izaten dugu helburu. Baina, askotan, leku berriak
ezagutzeagatik nekatuta amaitzen dugu.

Zehatzago
Zer da hobea, atseden hartzea ala leku berriak ezagutzea? Bidaia luzeak egiteak konpentsatzen du?
Nolako oporrak dira egokienak?


Gogoratu 2 minutu inguru duzula hitz egiteko.
Amaieran, aztertzaileak beste azterketariari galderaren bat egingo dio zure gaiaz, eta hark
bere azalpena bukatzen duenean, zuri egingo dizu.

Bat-bateko elkarrizketa: Zer egin oporretan?

Fitxan agertzen diren argazkietan oporrak igarotzeko zenbait modu daude. Bion artean oporretan zer egin
erabaki behar izanez gero, nolako oporrak aukeratuko zenituzkete? Zeri emango zeniokete garrantzia?
Zergatik?
Zuen iritzia eman, bakoitzak berea. Horren ondoren, zuen iritziak eztabaidatu.

GALDERA OSAGARRIAK
– Zer ez zenukete inola ere egingo?
– Zertarako dira oporrak?
– Zer egin ohi du jendeak oporretan?
– Zuen ustez, badago alderik turistaren eta bidaiariaren artean?

Argazkiak: hondartza tropikala; Santiago Bidea; jendetza Venezian; Gaztelugatxe, Bizkaian; Taj Mahal,
Indian; New York.