10 minutu dituzu gaia prestatzeko

Gaia: Mugikortasuna hirian

Argazkiak: bizikleta; taxia; autobusa.

Egoera
Hiri handietan, alde batetik bestera mugitzeko, hainbat arazo izaten dira: trafiko astuna, aparkaleku gutxi
(edozein garraiobide pribatu erabiliz gero), denbora mugatua…

Egitekoa
Esan, zure ustez, hiri barruan mugitzeko zein garraiobide erabil daitezkeen. Adierazi zein diren erabilienak.
Azaldu, zure ustez, zein mugikortasun eredu bultzatu behar den.

Gogoratu 2 minutu inguru duzula hitz egiteko.
Amaieran, aztertzaileak beste azterketariari galderaren bat egingo dio zure gaiaz, eta hark bere
azalpena bukatzen duenean, zuri galdetuko dizu.

Bat-bateko elkarrizketa: Nola mugitu hiri barruan?

Hirian barrena mugitzeko hainbat garraiobide ageri dira fitxan. Hiriaren mutur batetik bestera joan beharko
bazenute, zein aukeratuko zenukete? Zergatik? Zuen iritzia eman, bakoitzak berea. Ondoren eztabaidatu eta
adosten saiatu.

GALDERA OSAGARRIAK
– Zer da garrantzitsuagoa, norberaren erosotasuna ala hiriarentzat egokia dena?
– Garraiobide desberdinak erabiltzeko, baliabide egokiak eskaintzen ditu hiriak?
– Zeintzuk dira batzuen eta besteen alde on eta txarrak?
Argazkiak: bizikleta; taxia; autobusa; autoa; oinezkoak; motoa.

Argazkiak: bizikleta; taxia; autobusa; oinezkoak; autoa; motoa.