10 minutu dituzu gaia prestatzeko

Gaia: Bizilekua

Argazkiak: herri txikia; hiria; txaleta itsasoari begira.

Egitekoa
Bizitzeko leku bat aukeratzea ez da erraza izaten. Izan ere, faktore askok eragiten dute aukera egiteko
mementuan.


Zehatzago
Zerk eragiten du bizilekua aukeratzeko orduan? Zeintzuk dira kalitatezko bizileku batek izan behar dituen
baldintzak? Zein faktorek mugatzen digu gure nahia bete ahal izatea?


Gogoratu 2 minutu inguru duzula hitz egiteko.
Amaieran, aztertzaileak beste azterketariari galderaren bat egingo dio zure gaiaz, eta hark
bere azalpena bukatzen duenean, zuri egingo dizu.

Bat-bateko elkarrizketa: Zein da bizilekurik egokiena?

Fitxan agertzen diren argazkietan zenbait bizileku mota daude. Bion artean etxe bat erosi behar izanez gero,
zein erosiko zenukete? Zeri erreparatuko zeniokete? Zergatik?
Zuen iritzia eman, bakoitzak berea. Horren ondoren, zuen iritziak eztabaidatu.

GALDERA OSAGARRIAK
– Zein ez zenukete inola ere erosiko?
– Etxea eroso egoteko lekua da soilik?
– Nolakoak izango dira etxeak etorkizunean?
– Nola eragiten du etxe mota desberdinen eraikuntzak ingurunean?

Argazkiak: herri txikia; hiria; txaleta itsasoari begira; baserria; urbanizazioa; bungalow-a.