10 minutu dituzu gaia prestatzeko

Gaia: Aisialdia

Argazkiak: zinema; diskoteka; mendiko irteera.

Egitekoa
Asteburuetan edo denbora librea dugunean, hainbat aukera izaten ditugu. Gure zaletasunen arabera eta
aldartearen arabera, nahiago izaten dugu aisialdia modu batera edo bestera igaro.
Zehatzago
Zer gustatzen zaizu egitea zure aisialdian? Kultur eskaintza, kirola ala parranda giroa nahiago duzu? Nolako
aukerak dauzkazu zure inguruan?


Gogoratu 2 minutu inguru duzula hitz egiteko.
Amaieran, aztertzaileak beste azterketariari galderaren bat egingo dio zure gaiaz, eta hark
bere azalpena bukatzen duenean, zuri egingo dizu.

Bat-bateko elkarrizketa: Zer egin asteburuan?

Fitxan agertzen diren argazkietan aisialdirako zenbait modu daude. Bion artean asteburuan zer egin erabaki
behar izanez gero, zer aukeratuko zenukete? Zeri emango zeniokete garrantzia? Zergatik?
Zuen iritzia eman, bakoitzak berea. Horren ondoren, zuen iritziak eztabaidatu.

GALDERA OSAGARRIAK
– Zer ez zenukete inola ere egingo?
– Zertarako da asteburua?
– Zer egin ohi du jendeak asteburuan?
– Ekintza desberdinak bateratzeko aukerarik ikusten duzue? Nola?

Argazkiak: zinema; merkatalgunea; taberna; mendiko irteera; diskoteka; antzerkia.